Idokik bere merkatua Ezpeletan (Lapurdi) jarriko du gaur 10:00etatik 18:00ak arte. Eskaintza aldetik zinez aberatsa izanen den merkatua dela segurtatzen dute Idokikoek, orotara etxe ekoizleen 29 erakusmahai elkartuko baitituzte. Idokirentzat, garrantzitsua da , beren urteko «erakusleiho» nagusietako bat baita, gogoratzen duen bezala Idoki sor-markako langile den Isabela Barreixek.
Izan dadin ardi edo behi gasna, izozki, xingar, ahate, axoa, ezti, landare, erreximeta edo arno, denetarik aurkituko ahalko da. Gainera, azken urte hauetan bezala, kanpoko herri bat gomitatu dute aldi honetan ere. Aurten, Korsika hautatu dute. Bertatik sei ekoizle etorriko dira. Guztiak, berez, gasna eta urdaitegi ekoizleak dira, baina han egiten diren beste ekoizpenak ere ezagutzera emanen dituzte. Horien artean, eztia, gaztain irina eta oliba olioa. Merkatuaz gain, lekuan berean bazkaltzeko aukera emanen dute ekoizleek. Ekoizpenak dastatzeaz gain, sukaldean prestatzeko ideiak lortzeko parada izango da: ahateki, odolki, oilasko, gasna, krema edo beste.
Azokaz bestalde, Idokikoek korsikar ekoizleekin harremanak sakontzeko egun erdi bat elkarrekin pasatu zuten atzo. Xedea, elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeaz gain, etxe ekoizleen arteko sarea, Euskal Herrian bezala, Euskal Herritik kanpo garatzea ere bada, Barreixek azaldu duenez.
Gerizpean. Uda-pasa
Korsikarrak Ezpeletan
Idoki sor-markak gaur Ezpeletan jarriko duen azokan Korsikako ekoizleak ukanen ditu gomit bereziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu