Etxetik gertu badaude ere, nahikoa gozatzen ez diren naturako altxorrez lepo dago Euskal Herria. Argazkietan etengabe ikusi diren arren, lehen pertsonan bizi arte miresten ez diren paisaiak dira. Zumaia, Deba eta Mutriku (Gipuzkoa) artean topa daiteke horren adibide argienetakoa: Urola Kostako Geoparkea, flysch eta karst altxorren erakusleiho.
Itsasaldeko paisaiekin gozatu eta hango sekretuak ezagutzeko, hainbat txango eta bisita prestatu dituzte asteburu honetarako Geogarapenek —Euskal Kostaldeko Geoparkearen Kudeaketa Elkartea— eta Turismo Gipuzkoa erakundeak, besteak beste. Toki berriak baino gehiago, «mundu berriak ezagutzeko aukera» dela diote txangoen antolatzaileek. Hainbat moduz bisita daiteke ingurua, hala nola oinez, itsasoz edo zaldiz.
Gaur arratsaldean Mutriku eta Zumaia arteko Flyscharen ibilbidea osorik egingo dute, Mutrikuko Nautilus ikasgune geologikotik abiatuta (16:00). Baina aukera gehiago daude: 18:00ean Urolako itsasadarra kayakean ezagutzeko aukera eskainiko dute (Zumaiako turismo bulegotik), eta biharko txalupa eta belaontzi bidezko txangoak prestatu dituzte.
Ekintzei eta ordutegiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.geoparkea.com webgunea eta 943 603 378 telefonoak eskura daude.
FLYSCHAREN IBILBIDEA
Non. Mutrikuko Nautilus ikasgune geologikoan.
Noiz. 16:00.
Kresalak marraztutako bidea
Zumaia eta Mutriku arteko Geoparkeak ingurua ezagutzeko txangoak prestatu ditu asteburu honetarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu