Krisia nabaritzen ez duten etxe erraldoiak: Ikea, Inditex eta Mercadona

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Krisiak merkataritza txikia gogor astintzen ari da, baina beste etxe handi askok atzeraldi ekonomikoari aurre egitea lortu dute. Ikea, Inditex eta Mercadona etxeek etekinak handitu zituzten iaz. Mercadonaren fenomenoa negozio eskola ugaritan aztertzen ari dira. Aurki irekiko du lehen supermerkatua Euskal Herrian, Nafarroan. Arrakastaren giltza enpresaren bost alderdiak kontent edukitzea da: nagusia, langilea, hornitzailea, bezeroa eta kapitala. Mercadonako langileen %85kontratu mugagabeadute eta enpresaren etekinen zati bat jasotzen dute. Inditex etxearen Zara markak nazioarteko hedatze estrategiarekin jarraitu zuen iaz. Fast fashion deritzan estrategia erabiltzen du: etengabe joera berriak aztertu eta modelo berriak salmentan jartzea, prezio onean. Ez du iragarkirik egiten, hiriguneetan dendak jarriz egiten du publizitatea. Ikeak, berriz, dekorazioaren mundua irauli du. Prezio baxuko diseinuak eskaintzen ditu, low cost formula erabiliz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.