Krisiaren inguruko gogoetak

Finantza krisiaren inguruko hitzaldia eta dokumentala eskainiko dituzte gaur Zarautzen, 19:30ean hasita

Isidro Esnaola ekonomista eta kazetariak krisi ekonomikoaren inguruko hitzaldia emango du gaur. GARI GARAIALDE / ARP.
Maite Alustiza.
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Zarauzko Arrano tabernak (Gipuzkoa) krisi ekonomikoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera emango du gaur, 19:30ean. Ez tabernak diru galerak dituelako, finantza krisiaren inguruan hizketan ariko direlako baizik. Isidro Esnaola ekonomialari eta kazetariak hitzaldia emango du, eta El emperador está desnudo dokumentala aztertuko dute gero. Finantza krisia hainbat ikuspuntutatik lantzen du Mirko Bellisek lan horretan: elkarrizketek, datuek, gertaerek eta iruzkinek osatzen dute dokumentala.

Espainiako krisiaren egoeraren eta ondorioen berri emateaz gain, munduko krisi ekonomikoaren jatorria ezagutzeko aukera ematen du Bellisen lanak; 2007ko Wall Streeten hondoratzea, Ibex-35 indizearen jaitsierak eragindako izua eta Lehman Brothersen porrota aipatzen ditu, beste zenbaiten artean.

Dokumentalaren izenburuak «gertatzen ari dena islatzen» duela dio Bellisek: «Denak konturatzen dira zer gertatzen ari den, baina ondorioen beldur dira, eta isilik daude». Helburua ikusleak gaiaren inguruan gogoeta egitea da, eta finantza krisia aztertzearekin batera, komunikabideek askotan azaleratzen ez dutena azaltzea.

FINANTZA KRISIA: HITZALDIA ETA DOKUMENTALA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Zarautzen (Gipuzkoa), Arrano tabernan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.