Krisiaren ondorioz, 'spam' gutxiago iristen da posta elektronikora

2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Posta elektronikora ailegatzen den spam kopurua gutxitu egin da azkenaldian. Spam-a bidaltzen duten etxeen itxieraren ondorioa da. Izan ere, Zeus, Spamit.com eta beste tankerako enpresa batzuk itxi dituzte AEBetan. Hala ere, spam-aren kopuruak gora egin du nabarmen Facebook eta Twitter sare sozialetan. Spam-ari buruz egiten diren estatistiketan ez dira neurtzen sare sozial horietara iristen diren publizitate mezuak. Horrez gain, sarearekin lotutako engainuen salaketek gora egin dute. Krisiaren ondorioz, enpresek iragarkietan ordaintzeko diru kopurua murriztu behar izana da spam-aren beherakadaren beste arrazoi bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.