Krisirako Gabon zahar jaia

Gasteizko «kotilioirik merkeena» antolatu dute Hala Bedi irratiak eta Jimmy Jazz aretoak: 'Merry Crisis'

Erredakzioa
2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Gero eta aitzakia gutxiago dago Urtezahar gaueko kotilioietan parte ez hartzeko. Sabelhiztun eta playback ikuskizunekin lotsa pasatzen dutenek, eta dirutza gastatu nahi ez dutenek, krisiaren kontrako kotilioiaz goza dezakete Gasteizen.

Merry Crisis leloa jarri diote ekitaldiari Hala Bedi irratiko antolatzaileek. Urtero bezala, Jimmy Jazz aretoan egingo dute jaia. Sarrera aldez aurretik erosteko, hiru euro ordaindu beharko dira. Lehiatilan, berriz, 5 euro.

01:00etan zabalduko dituzte ateak. 02:00etan, topa egingo dute. 03:15ean taularatuko dute lehen ikuskizuna: Txiki heavys horror show.

Bertsolariak eta rap abeslariak elkarrekin arituko dira 03:30etik aurrera. Hala Bedi irratiko disko jartzailea arituko da gau osoan musika jartzen.

Krisiaren aurkako jaia antolatzeko arrazoi bereziak ditu Hala Bedik. Irratiak 28 urte bete ditu dagoeneko, eta aurten kanpaina berezia antolatu du egitasmoaren etorkizuna ziurtzatzeko. Entzuleei halabelarri izateko dei egin die, hau da, irratiari diruz laguntzeko. Uda bitartean iraun zuen bazkideak lortzeko kanpainak.

Ekainean 30 orduko irrati maratoia egin zuten, kanpaina amaitzeko eta entzuleei irratia nola egiten den erakusteko.

'MERRY CRISIS' JAIA

Noiz. Gaur, 01:00etatik aurrera.

Non. Jimmy Jazz aretoan (Gasteiz).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.