Kristo ondorengo Javier Krahe

Kantugileak 30 urteko ibildeko abestirik esanguratsuenak eskainiko ditu gaur Bilbon

Erredakzioa
2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Hedabideetan protagonista izan da Javier Krahe kantugilea, musikarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Epaitegietatik pasa, eta errugabeturik atera ondoren, biran ari da, bere ibilbidearen eta, bide batez, bizitzaren laburpena eskaintzen.

Berak ez du bere burua kantugiletzat, nahiz eta horretan 30 urte ibili. «Umorista» gisa definitzen du bere burua, eta musika eta kantak zirikatzeko eta kritika egiteko baino ez dituela erabiltzen. Horren harira, satira erabili du, umore genero gisa, abiadura handiko trenari eta azkarkeriaren kulturari barre egiteko—Alta velocidad—. Horrek arazoak eragin dizkio hainbatetan: 1986an, esaterako, TVEk Cuervo ingenuo kanta zentsuratu zion, PSOEren lepotik barre egiten zuelako. Udaberrian epaitu egin zuten Espainiako Zigor Auzitegian, 1970eko hamarkadan egin zuen film batengatik: kristo bat labean nola prestatu erakusten zuen, eta Tomas Moro Ikerketa Juridikoen guneak sinesmen erlijiosoen aurka egitea egotzi zion. Epaileak erabaki zuen Krahek ez zuela deliturik egin, bideoak «kritika artistikoa» egiten zuelako. Antzokietan dabil Krahe azken hilabeteotan. Bere lanean jorratu dituen gaiei begiratu bat emango die gaurko kontzertuan, eta, bide batez, gizarte baten erretratu barregarria erakutsiko du, doinu eta hitzen bitartez.

MUSIKA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Campos Eliseos antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.