Kristoandako ermita, lamina zalapartatsuak uxatzeko eraikia
Kristoandako ermitaren ondoan kobazulo txiki bat dago, non laminak bizi ei ziren. Eurak desagerrarazteko, baseliza bat eraiki zutela dio kondairak. Badirudi gauez handik irteten zirela sekulako zalaparta eginez. Honela dio Mendiola auzoko elezaharrak: «Antzineko denporan manduegaz ekarte ebien orixue Arabatik. Atxartetik pasaten ziren. An ibilten zirien, sorgiñek katiekaz rin-ran rin-ran, zarata etaraten. Da jentie pasetan zan bildurrez lamiñak edo sorgiñek ibilten ziela ta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu