Septeto Santiaguero Kubako taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 21:30ean, Gasteizko Falerina lorategian, Hor Dago aretoan.
Septeto Santiaguero Kubako musika tradizionala jorratzen duen punta-puntako taldea da. Santiagon sortu zen, 1995ean. Melodías de ayer 1962ko taldearen eragin zuzena du taldeak. Getxoko jaialdian izan zen sortu zen urte berean, eta, ondoren, munduko bazter guztietan jo dute. 2010ean, Los reyes del son film luzeko protagonista izan ziren, besteak beste, eta hainbat sari lortu dituzte. 2011n, Oye mi son santiaguero diskoa atera zuten.
Taldeko zazpi kideetako hiru bakarlariak izan dira, eta denek konposatzen dute. Horrek ahots aniztasuna eta aberastasuna ematen dio taldeari. Kubako herriko musikaren erakusleihoa dira, nahiz eta bereziki musika tradizionala jorratzen duten. Zuzeneko ikusgarria dute. Publikoarekin sintonia etengabe bilatzen dute. Bolero, descarga, danzon eta gisa horretako musika estiloak jorratzen dituzte, baina guaracaha eta son izenekoekin lortu dute arrakasta handiena. Oso musika alaia da, apur bat pikantea. Gorputza musikaren erritmoak daramala ohartzen zarenerako dantzan zabiltzala ohartzen zaren horietako musika doinua.
SEPTETO SANTIAGUERO
Noiz. Gaur, 21:30ean.
Non. Gasteizko Falerina lorategian, Hor Dago aretoan.
Kubatar doinuak Gasteizen
Septeto Santiaguerok kubatar doinu tradizional eta herritarra eskainiko du gaur, 21:30ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu