Kultura artean

Munduko Jendea festibalean kultura aniztasunaren balioa azpimarratuko dute asteburu honetan Bilbon. Doakoa izango da

Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2018ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Kultura aniztasuna izango da Bilboko Areatzako protagonista nagusia asteburu honetan. Izan ere, Munduko Jendea festibala ospatuko dute gaur goizetik bihar gauera arte, hamabigarren aldiz. Festibal hori Bilboren kulturarteko bizitzaren leiho bat da, eta Areatzan egongo diren zazpi karpak eta agertokiak kultura aniztasuna aberastasun gisa aurkeztea eta munduko kulturentzako plaza izatea izango dute helburu. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte.

Lehenengo karpan Munduko Elkarteen Erakusmahaiak izango dira, eta elkarte horiek urtean zeharegiten dituzten jarduerak ezagutarazteaz gain, artisau produktuak ere dastatu ahalko dira. Elkarte horien artean, Ukraina Euskadi Elkartea, Nahualt elkarte nikaraguarra, Pro Bolivia elkartea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma egongo dira, besteak beste. Munduko Sukaldeak izeneko karpan munduko leku ugaritako jakiak dastatzeaz gain, janari beganoa ere eskura izango dute gerturatzen direnek. Ondoan kokatuko den txosnan munduko txoko guztietako edariak eskuragarri izango dira.

Erdiko agertokian kultura ezberdinetako musikaz, dantzaz eta DJez gozatu ahalko da. Boliviako dantza folklorikoa, Lituaniako haurren dantza, edota ekuatoriar dantzak ikusi ahal izango dituzte dantzazaleek; musikazaleek, berriz, abesti folkloriko eslaviarrak, errusiar lupovenoen kantuak, eta Lapachoko kantari argentinarren emanaldia entzuteko aukera izango da. Dandy El Elegante eta Emilia DJak ere bertan izango dira.

Sentsibilitatea pizteko

Gainerako karpetan sarbide askekohainbat jarduera antolatu dituzte, herritarrak kultura-aniztasunarekin harremanetan jartzeko helburuarekin. Dantza tailerrak, zumbako klaseak, haurren aurpegi-margoketa etapintura tailerrak eskainiko dituzte. Artisautza eta ehungintza tailerrak ere izango dira. Jarduera horiek guztiak herritarren sentsibilitatea piztea bilatzen dute. Horren harira, hainbat hitzaldi eta elkarrizketa antolatu dituzte hainbat herrialdetako kultureieta beste hainbat gairi buruz : indarkeria matxista, beganismoa, togoar artea eta musika tresnak, Rifen iragana eta oraina...

Festibalaren zuzeneko jarraipena osoa egiteko, Candela irratiak bere unitate mugikorra Areatzan kokatuko du. Irrati hori Munduko Jendea federazioaren parte da, eta gizartearekin loturiko gaiei buruzko edukiak ekoiztuko dituzte festibal horretan zehar. Hainbat elkarrizketa egingo dituzte.

Festibala hainbat GKEren eta elkarteren parte hartzearen bidez sortu zuten, eta oso indartsu dago. Izan ere, 2012an Munduko Jendea - Identitate Irekiak federazioa sortu zuten 45 elkartek, eta erakunde hori arduratzen da egun jaialdia antolatzeaz.

Munduko Jendea festibala

Asteburu osoan zehar, Bilboko Areatzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.