Kultura, paisaia eta arkitektura Urduñan
URDUÑA. Hiriko ondare kultural eta arkitektonikoa ezagutaraztea du helburu Urduñako Udalak (Bizkaia), eta, horretarako, bisita gidatuak antolatu ditu udan, ostiraletan eta larunbatetan. Goikoladetako trikuharriaz gozatu eta Lendoino Errotak ezkutatzen dituen altxor etnografikoak ezagutuko dituzte bisitariek. Gainera, barraskiloen baserria, mermelada enpresa, erlezaintza enpresa, XIII. mendeko santutegia eta XVI. mendeko Jauregia ere ikusiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu