Gaztelaniazko literaturaren klasiko handia da La Celestina Fernando Rojasen liburua. Calisto eta Melibearen istorioa belaunaldiz belaunaldi zabaldu da gaztelaniaz mintzatzen den herrietan. Eta istorioa oholtza gainera hamaika antzerkigilek eraman dute. Secuencia3 taldeak Eduardo Galanen bertsio bat erabili du kasu honetan. Mariano de Paco Serranok zuzendu du obra, eta rol protagonista Gemma Cuervo aktore beteranoak jokatu du. Calistorena Alejandro Arestegik egiten du, eta Melibearena Olalla Escribanok. Gainontzeko aktoreak Juan Calot, Santiago Nogues, Rosa Meras, Irene Aguilar, Jordi Soler eta Natalia Erice dira. Antzerki klasikoko hainbat jaialditan antzeztu du obra Secuencia3 taldeak.
Istorioa honako hau da: Calisto gaztea baratze batean sartu da belatz baten atzetik; han, Melibea aurkitu du, eta maiteminak jota geratu da, erabat jota. Neskak arbuiatu egin duenez, eta Sempronio zerbitzariak hala aholkaturik, Celestinarengana jotzea erabaki du, haren bitartez Melibearen maitasuna lortzeko. Atsoak bere jukutrien bidez lortuko du Melibea Calistorekin maitemintzea. Mutilaren zerbitzaria, berriz, etekina ateratzen saiatuko da. Baina gauzak okertu egingo dira, eta tragedia bat gertatuko da.
'LA CELESTINA' ANTZEZLANA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
'La Celestina' lan klasikoa
Fernando Rojasen obra Eduardo Galanek egokitu, eta Gemma Cuervo aktoreak interpretatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu