Zipotz jaiak dira Donostiako Gros auzoan; ostegunean hasi ziren, eta bihar amaituko dira. Gaur, kontzertuak izango dira Katalunia plazan, 21:30ean: Egurra Ta Kitto, La Troba Kung Fu eta eMePebo5t taldeak arituko dira. 23:30ean, berriz, Saguesen, Glory Holek joko du.
Kataluniakoa da La Troba Kung Fu taldea, eta hango rumba estiloa egiten du. Bi disko argitaratu ditu: Clavell morenet (Independentea, 2007) eta A la panxa del Bou (Independentea, 2010). Mano Negra, Gato Perez, Muchachito Bombo Infierno eta Macacoren doinuen antzekoak sortzen ditu. Joan Garrigak osatu zuen taldea, zortzi urtez Dusminguet taldearekin aritu ondoren. Hauek dira taldekideak: Joan Garriga (eskusoinua eta ahots nagusia), Pep Terricabras (bateria), Flor Inza (perkusioak), Luis Arcos(gitarra), Maria Roch(baxua), Muchacho (koruak) eta Toti Arimany (dubber). Eurek sortu zuten aurtengo Herri Urratseko abestia, Elkartuz zabaldu izenekoa. Hitzak Danba, La Troba Kung Fu, Aitziber R. Mitxelena eta Carles Bediaren artean idatzi zituzten.
La Troba okzitaniar jatorriko hitza da, eta Erdi Aroan poeta trobalariei erreferentzia egiteko erabiltzen zuten; Kung-Fú jarraitasun eta praktikaren bidez lortutako gaitasuna da. Musikari hauekdohaina lortu nahi dute euren musika tresnak jotzean.
LA TROBA KUNG FU
Noiz. Gaur, 21:30ean.
Non. Katalunia plazan (Donostia).
La Troba Kung Fu Donostian
Kataluniako taldeak kontzertua emango du gaur Gros auzoan, Katalunia plazan; rumba estiloa jotzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu