Azken boladan joera kontrajarriak ikusten ditut. Alde batetik, nire inguruan gauzak egiteko prest dagoen jende asko dago. Sarean ere gauzak egiteko dagoen interes falta gainditu eta gertuko jendea bihurtu dena. Beste alde batetik, erakunde publiko eta pribatu askok Interneteko mundu honetan murgiltzeko asmoa agertzen dute. Baina kasu horietan gehienetan azterketa eta eztabaidan bakarrik gelditu ohi dira.
Lehenengoen kasuan, ikusten dut gai batek, sortutako harreman batzuk edo egiteko konkretu batek komunitate bat sortu duela eta horregatik agertzen direla gauzak egiteko gogoak. Ingurutik jende asko pasatu da, baina ez dira denak gelditu, eta komunitate hori eraiki dutenek zerbait egiteko dute, helburu bat, eta horrela ekimen konkretu hori aurrera ateratzeko ekimenetan murgiltzen dira egunero. Batzuetan, ez dago helburu guztiz findu bat, inurriak modura erabaki guztiz lokalak dira .
Bigarren kasuan, aldiz, kontrakoa gertatu ohi da. Makro ikuspuntua hartzen duten erakunde publiko zein pribatuek, eztabaida fase batean murgiltzen dira. Ez dituzte eztabaiden ondorioak zehazten, eta gizarteak jada gainditutako eztabaidak errepikatzen dituzte. Berdin du aldundi bat izan edo musikaren kultur industriako sektorea izan.
Jada zerbait egiten duten komunitateek beharbada ez dute azterketa sakonik egin, baina daramaten dinamikek eta izaten dituzten eztabaidek egunero moldatzen dute haien ekimena. Horrela bakarrik dira posible ekimen asko Interneten. Bigarrenek hauetatik asko ikasi beharko lukete, eta, eztabaidez gain, ekintzetara pasatu bigarrenek.
Hala ere, nire ustez, Internet eta euskara ardatz hartzen baditugu behintzat, komunitate jakin batzuek daramatzaten dinamiketatik harago, euskal Interneten gabiltzanok meta-komunitate honen izaeraren inguruko eztabaida bat behar dugu. Ez edozein modukoa, gainera, eztabaida zaharrak bukatzeko eta beste eztabaida batzuk hasteko behar du izan. 2006an Euskal Herria 2.0 jardunaldietan izan ziren eztabaida berdinak errepikatzen ari gara oraindik, labirinto batean galduta egongo bagina bezala. Ekimen batzuetan aurrera egin dugu, eta beste eztabaida batzuk abiatu, baina oraindik eztabaida zahar asko bukatu gabe daude. Aurrera jarraitzeko minimo batzuk ezarri behar ditugu, hori bai, ekimenetan gelditu gabe.
KOMUNIKAZIOA. Irlen sarea
Labirintotik atera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu