Asteburuko proposamenak

Lagunarteko dantzarien jaialdia

Iruñea'Folk Lore' jaialdiak dantza eta musika ekarriko ditu asteburuan hiriko Alde Zaharrera

Ifambondi taldea. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Dantzari gazte nahiz helduek Iruñeko Alde Zaharreko kaleak girotuko dituzte asteburuan. Amaiur dantza taldeak Folk Lore jaialdia antolatu du, eta, Euskal Herriko dantzariekin batera, atzerritik etorritako taldeak izango dira Iruñean. Larunbatean dantzari txikien txanda izango da. 11:30etik aurrera kalejira egingo dute Errekoleten plazatik abiatuta, eta Burgoen plazan amaituko dute ibilbidea. Han, haien dantzarik onenak erakutsiko dituzte jendaurrean. Bazkalostean, herri kirolak eta tailerrak antolatu dituzte. Arratsaldean, berriz, trikitilariek, zanpantzarrek eta fanfarreek musika eta dantza eramango dituzte Alde Zaharreko kaleetara. Senegalgo Ifambondi konpainiak eta Kataluniako Ball de Sant Miquel i Diables de la Riera taldeak ikuskizuna eskainiko dute 20:00etan. Larrain dantza izango da eguneko azken ekitaldia.

Igandean Uhartera eramango dute festa. 11:30ean kalejira egingo dute, San Juan plazatik abiatuta. 13:00etatik aurrera, hainbat dantza taldek ikuskizun bat eskainiko dute herriko plazan.

'FOLK LORE' JAIALDIA

Non. Iruñean eta Uharten.

Noiz. Larunbatean, egun osoan. Igandean, goizez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.