Lagunarteko kantu librea

Raimon abeslariak 'Oroipenaren ahotsa' emanaldia ekarriko du gaur, 20:30ean, Bilboko BBK aretora

Erredakzioa
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Orain dela hamahiru urte etorri zen Raimon azkenekoz Euskal Herrira; Donostiako Belodromora, hain zuzen. Gaur Bilboko BBK aretoan (Kale Nagusia, 19-21) ariko da Oroipenaren ahotsa ikuskizuna eskaintzen, 20:30etik aurrera. Musikaren erraiak defendatzen ditu Raimonek: oihua, melodia eta armonia, lagunartea eta estilo librea.

1961. urtean hasi zen Raimon abeslari gisa. Hasi eta bi urtera, lehen abestia kaleratu zuen, Al vent izenekoa. Arrakasta lortu zuen lan horrekin, eta, hortik aurrera, hainbat lekutan aritu da kontzertuak ematen, Katalunian (Herrialde Katalanak) batik bat. Mundu osoko bazterretara eraman du Raimonek bere musika:Italia, Luxenburgo, Errusia, Erresuma Batua, Portugal eta Frantzia izan dira bisitatu dituen azken lurraldeak. Apirilean Parisen egon zen, La Sorbona unibertsitako anfiteatroan kantatzen.

Katalunian ez ezik, munduko hainbat hedabidetan estimatu dute Raimonen musika, The New York Times eta Le Monde egunkariek, esate baterako. Guztira 80 abesti-bilduma kaleratu ditu Raimonek. Horietaz gain, abeslariak zenbait liburu idatzi ditu; Les paraules del meu cant da haren azken liburua, 1993. urtean argitaratu zuena. Horretaz gain, Raimoni buruzko dozena bat liburu idatzi dituzte, haren biografia barne.

'OROIPENAREN AHOTSA'

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Bilboko BBK aretoan (Kale Nagusia, 19-21).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.