Azoka
Landare berezien usain eta koloreak
Landare berezien azoka egingo dute gaur eta bihar, Aian. Pagoetako Parke Naturalean egingo dute, Iturrarango lorategi botanikoan, eta 10:00etatik 18:00 arte izango da azoka bisitatzeko aukera. Kontinente guztietako hainbat landare egongo dira azokako postuetan: landare apaingarriak, uretakoak, exotikoak, zuhaitzak eta zuhaixkak... 50 mintegik hartuko dute parte, eta euren produktuak ikusi eta erosi ahalko dira. Lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera ere izango dute hara doazenek. Haurrek jolasteko gunea ere egongo da azokan, eta jan-edanerako posturik ere ez da faltako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu