Usurbilgo herritarrei ikus-entzunezko ekoizpenak eta informazioa eskaintzeko helburuarekin, elkarlanerako akordioa sinatu dute Usurbilgo Udalak eta Hamaika telebistak. Hitzarmenaren bitartez, Usurbilgo Udalak bere gain hartu du euskaraz tokiko informazioa landu, ekoitzi, euskara azken teknologietan trebatu eta produktu ugari euskaratzeak dakartzan gainkostuak arintzeko konpromisoa. Hamaika telebistak, berriz, Usurbilgo herrian sortzen diren albisteak eta usurbildarren presentziabermatzeko konpromisoa hartu du.
Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak euskarazko komunikabideen garrantzia nabarmendu du: «Jendartearen isla izan nahi duten neurrian, mundua berregiteko ahalmena dutelako, eta hori euskaraz egin dezaketelako». Usurbilek egin bezala, beste herri batzuek ere urrats bera egin eta Hamaika telebistaren proiektua sustengatzeko gonbita egin du Errekondok.
Iñaki Uriak gogorarazi du Hamaika Donostiak astean hamar ordutik gorako ekoizpen propioa egingo duela laster.
Lankidetza akordioa sinatu dute Hamaikak eta Usurbilgo Udalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu