Larunbateko Kantu Jira, Alarkide txarangarekin
DONOSTIA. Kantu Jira egingo dute larunbatean, Pasaiako Alkarkide txarangaren laguntzarekin. 12:00etan abiatuko dira, Fermin Calbeton kaletik, eta Parte Zaharrean zehar ibiliko dira. Hilean behin egiten dute Kantu Jira Donostian. Bestalde, urrian euskal kanta tradizionalen ikastaroak hasiko dira hiriko bost auzotan: Amaran, Antiguan, Parte Zaharrean, Intxaurrondon eta Altzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu