Uhinetatik tiraka. Xabier Lasa

Latinoa BBCn

2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Fartsa.Manolo Lamak aste honetan utzi du SER katea. Ikusia zegoen beste atal bat bete da irrati generalistetako kirol sailak antzezten ari diren foiletoian. Datozen egunetan COPEn aditu ahal izango da kukurrukuka bere guztizko merengeen golekin; eskaintzak aztertu egingo dituela esan du, izar askoko antzezlea sentitzen baita (Alemaniako eskale hark ondo ezagutzen du gizon honen artista sena). Ostegunean, COPEko lankide berriek grazia eduki zuen eztabaida-fartsa bat antolatu zuten: Lama bai, Lama ez. Horrek berak hots egin zuen, entzulearena eginez, Sevillako kamioi zale baten rolean.

Satorra.Ezin izan dugunaabuztutik atzo arte ikusi SEReko lan dinamikan Lamaren inguruan gertatu dena izan da; giza harremanen arloan, batik bat. Izan ere, SEReko langileek Lama COPEren sator edo infiltratutzat hartuko baitzuten ziur aski.

Lehengo lepotik.Goikoek nahi izan dutenean ireki eta itxi dute iturria EITBn noiznahi hizketagai diren legez kanpokoei ahots ematearen kontuan. EIko albistegietakoak santa eskean irudikatzen ditugu abenduaren 16az geroztik, REk eta Dani Alvarezek Etxeberriarekin egoteko placet hura jaso ondoren. Alferrik, baina. Betoak bere horretan jarraitzen du geroztik. Berriro ere, beste hedabideetan legez kanpokoek egindako adierazpenak jasotzen jarraitzen dute EITBn. Are gehiago, berriro ere, bigarren eskuko informazio jasotze horretan, iturria ez aipatzeko oso etikoa ez den jokabideari eusten diote; Onda Vasca denean iturria, batik bat. Halaxe jokatu zuen EIk asteartean, Txelui Morenoren hitzak zirela eta.

BBCtik mundura?Mikel Unzurrunzaga Makala EI eta Gaztea-ko DJak sortutako abesti bat, Meneito magistral, BBC 6 irrati kate britainiarrak 2010eko abesti onenen zerrendan sartu du; ondo azpimarratu digute horixe bi irrati horiek egunotan. Abestia Vamos a comer Makalak iaz kaleratu zuen diskoko zati bat da, eta musika latinoaren fusioaren, rock perkusioaren eta beste hainbat nahasketaren emaitza da. Dakitenek esango dute hobeki zenbat poztu behar garen bertako kulturgile batek halako zerrenda batean sartutzeagatik. Itxura batean ematen du BBCko uhinetan kantu latino bat zabalduko dela, euskarazko irratigintza, euskara edo euskal kultura baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.