2021ean argitaratutako azal guztien artean hogei aukeratu zituen erredakzioak, eta horien artean aukeratu dute 397 irakurlek. 125 boto jaso ditu iazko urriaren 17ko lehen orriak. Asisko Urmeneta ilustrazaileak irudi berezi bat sortu zuen, Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak liburuak 50 urte bete zituelako landutako erreportajeen azal gisa. Orri batean jaso dituzte bozketaren emaitzak.
Horren atzetik, maiatzaren 23ko lehen orriak jaso ditu boto gehien: 111. George Floyden hilketaren urteurrenaren harira, polizia indarkeriak beltzei nola eragiten dien aztertu zuen kazeta honek. Boto gehien jaso dituztenetan hirugarrenak beste ilustrazio bat du protagonista; Eider Eibar ilustratzaileak egin zuen, Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli zela jakinarazteko (92 boto). COVID-19ak Euskal Herrian urtebete egin zuenean landutako azalak (otsailak 28) eta Martxoaren 8aren harira prestatutakoak lortu dituzte boto gehien horien atzetik: 89.
Ikusi gehiago: 2021eko urtekaria
397 irakurlek parte hartu dute bozketan, eta bi otordu zozkatu dituzte parte hartzaileen artean: Izarne Zelaia Arratibelek bi lagunentzako otordu bat irabazi du Donostiako Enea jatetxerako, eta Janire Arriaga Ugarteburuk beste bat, Tolosako (Gipuzkoa) Ama jatetxerako.