Estepan Urkiaga Basaraz (1905-1937) poeta euskalduna, Lauaxeta goitizenez ezagunagoa, omenduko dute gaur Amaiurko herrian (Nafarroa). 19:00etatik aurrera hasiko dira ekitaldiak herriko plazan.
Ekitaldi ugari antolatu dituzte poeta eta idazle bizkaitarra omentzeko. Antton Valverde eta Rafa Rueda musikariek parte hartuko dute ekitaldietan. Horiez gain, bertsolari eta dantzariak ere izango dira.
Antton Valverdek hainbat olerkariren hitzak musikatu ditu, tartean Lauaxetarenak. Julen Lekuona eta Xabier Leterekin garai bateko bertsoak berreskuratu, eta bertsolaritza ardatza duen hainbat disko kaleratu zituen. Txirritaren bertsoak musikatu ondoren, haren poeta kuttunetako bat izan denari eskaini zion diskoa, Lauaxetari. 1978an kaleratutako Lauaxeta diskoan jaso zituen haren bertsoak. Lauaxetaren testuez gain, Lete, Bitoriano Gandiaga eta Joxean Artzek idatzitako poesiak izan ditu inspirazio iturri.
Rafa Ruedak Ehungarrenean hamaika diskoaren ardura eduki zuen. Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrenean kaleratu zuten diskoa, eta hamaika musikarik poetaren hitzak kantatu zituzten.
Bizkaiko Laukiz herrian jaio zen Lauaxeta. Euzkadi aldizkarian kazetari lanetan ibili zen. Gernika bonbardatua bisitatzera zihoala tropa frankistek atxilotu, eta 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizen.
Gerizpean. Uda-pasa
Lauaxetari omenaldia
Antton Valverde eta Rafa Rueda ez ezik, bertsolari eta dantzariak ere izango dira Amaiurko ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu