Laztana: gorroto zaitut

'La guerra de los Rose' antzezlana gaurtik igandera bitartean egongo da Donostiako Antzoki Zaharrean

Carlos Sobera eta Mar Regueras, antzezlaneko protagonistak. BERRIA.
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Dibortzioetan adituak diren abokatuen ustetan, ez dago bikoteen arteko auziak baino esperientzia makur eta gaiztoagorik. Iraganean elkarri betirako maitasuna zin egin zioten arren, ezinikusiaren pozoiak norbanakoaren alde ilunena azaleratu ohi duela diote. Hori gertatzen zaio, behintzat, La guerra de los Rose antzezlaneko bikoteari. Eta, gezurra badirudi ere, komedia bat da.

Gizon eta emakumeen arteko gatazka lantzen du obrak, gaiari ikuspegi komiko bat eskainiz. Rose bikotearen arteko tirabirek maitasunaren mugak hautsi, eta borroka zital bihurtzen da berehala. Pertsonaiak psikopaten modura jokatzen dute elkarren artean, surrealismoa istorioaren armarri bilakatuz. Hala, Rose auzian ez dago garaipenik, hainbat motatako porrotak baizik.

Baina, Garbi Losada zuzendariaren ustez, La gerra de los Rose ez da komedia hutsa, «egungo bikoteen inguruko hausnarketa» baizik. Era berean, Losadak dio istorioa makurra dela, baina are zitalagoa dela ikusleari egoera gertukoa egitea, «denek ikusiko dutelako euren burua kasuan».

Danny De Vito AEBetako zuzendari eta aktoreak 90eko hamarkadan eginiko film batean oinarritzen da antzezlana, eta Carlos Sobera eta Mar Reguera dira aktore protagonistak.

'LA GUERRA DE LOS ROSE'

Non. Antzoki Zaharrean.

Noiz. Gaur, abuztuak 30, 20:00etan; larunbatean, irailak 4, 23:00etan.

Sarrera. 20 eta 24 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.