Osasuna. Produktua

Legatza

2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Gehien kontsumitzen den arrain zuria dugu, Europan batik bat. %80 ura da; 87 Kcal inguru eskaintzen ditu 100 gramoko. Animalia jatorriko produktu guztien antzera, proteina ugari ditu, 19 g/100 gramoko, eta, zuria denez, koipe kopuru urria du 0, 64 g/100 gramoko. Gatz mineraletan, fosforo eta potasio ugari du eta B12 bitamina kopurua ere esanguratsua da. Modu askotara presta dezakegu: arrautzeztatu eta frijitua, saltsa berdean, egosia limoi edo maionesarekin, barazkiekin (orburuak, lekak eta azenarioa...). Arraina astean 3-4 aldiz hartu beharko genuke, eta horietatik 1-2tan zuria eta beste 1-2tan urdina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.