Legorburu jauretxea, ondare historikoaren bilgunea

2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Orozkoko Museoa Legorburu jauretxean dago. Eraikina XVIII. mendekoa da, eta Zubiaurreko plaza nagusian daukagu ikusgai. Ibarreko bizimoduaren hainbat elementu nahiz agiri batzen ditu museoak, eta, bestelako ikuspegiak jorratzen dituenez, egungo errealitatea zerk ekarri duen ezagutzeko aukera ematen digu. Museoak parte-hartzea sustatzen du proposamen interaktiboen bitartez, eta ikus-entzunezkoek bisitariari ikustaldi ludiko eta hezigarria ematen diote. Hiru solairuko eraikina da, eta bakoitza gai bat islatzeko erabiltzen da: Orozkoko haraneko ondare historikoa; bizimodu tradizionala haranean; eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.