Bidaiak

Lehen aldiz gurutzatuko du transatlantiko batek Ozeano Artikoa

Udan egingo du lehen aldiz bidaiarien transatlantiko batek Artikoko ipar-mendebaldeko bidea. Berotze globalak eraginda, zabaldu egin da izotz arteko bidea, eta ontzi handiak pasatzeko aukera emango du horrek.

Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 20a
16:12
Entzun

Historian lehenengoz egingo du Ozeano Artikoko ipar-mendebaldeko bidea turistentzako ontzi handi batek. Orain arte, nazioarteko merkataritzako ontziek erabili izan dute bidea, baina bidaiarientzako ontzi batek Artikoa gurutzatuko duen lehen aldia da. Alaskatik New Yorkerako bidea egingo du 'Serenity' transatlantikoak; 13.000 kilometroko ibilbidea osatzeko, 32 egun beharko ditu ontziak. 

Ipar-mendebaldeko bidea lehenengoz egin zuen esploratzaileak ia hiru urte behar izan zituen. Roald Admunsen norbegiarrak lortu zuen Artikoa gurutzatzea, XX. mende hasieran. Hiru urtetan, behin baino gehiagotan gelditu zen izotzetan trabatuta. Orain, luxuzko transatlantiko batek egingo du hark egin zuen bidea.

Bidaia hau egin ahal izateko, ur izoztuetan aritzeko egokitu dute ontziaren egitura, eta uneoro berrituko dute eguraldiaren eta itsasaldiaren iragarpena. Gainera, helikoptero batek zerutik jarraituko du Artikoko bidaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.