Lehenbiziko ziberbertso saioa

Teknologia berriak eta bertsolaritza uztartzeko esperimentua egingo dute gaur, ikusleek parte har dezaten

Pantaila baten bidez, entzuleek Twitterren proposaturiko gaiak ikusiko dituzte bertsolariek. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Erredakzioa
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Teknologia berriak bertsolarien lagun direla erakutsi nahi du gaur Bilbon egin asmo dutenemanaldi bereziak. Nola ez, saioa edonondik jarraitu ahalko da Internet bidez, eta Twitter erabilita, entzuleek gaiak proposa ditzakete, artistek bertso bihur dezaten.

«Esperimentu bat da», dio Unai Elizasu antolatzaileak, «teknologiaren bidez jendeak parte hartzerik izan dezan, eta bertsolarien sorkuntzan eragin».

Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi ausartuko dira akuri izaten. Josu Goikoetxea arituko da gai-jartzaile. «Pantaila handi bat izango dugu aretoan», azaldu du Enbeitak. «Zuzenean jarraitu ahalko da Twitterren jarioa, eta jendeak proposaturikoen artean gaiak aukeratuko ditu gai-jartzaileak».

Lau bertsolari arituko dira, baina soilik hiru izango dira oholtzaren gainean. Laugarrenak kanpotik jardungo du, ordenagailuaren kamera eta mikrofonoaren bitartez. Internet duen orok jarraituko ahalko du esperimentua. Bilboko Alondegiaren webgunean (www.alhondigabilbao.com) streming bidez emango dute zuzenean, eta hantxe bertan argitaratuko dute Twitterren bidez komunikatzeko helbidea.

BERTSOLARITZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bilboko Alondegian (8 euro), edo www.alhondigabilbao.com helbidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.