Leire Bilbao, Pako Aristi, Itxaro Borda eta Mirentxu Agerreren errezitaldiak izango dira aste honetan Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian.
Lehen errezitaldia Leire Bilbaok emango du, bihar, 19:30ean,Domentx Uzin eta Jon Basauri musikariekin. Bilbaok berak idatziriko Ezkatak liburuko olerkiak errezitatuko ditu. Batzuk, gainera, kantatu egingo dituzte.
Asteazkenean, Itxaro Bordaren olerkiak musikaz lagundurik irakurri eta abestuko dituzte. Errezitaldi horretan, Itxaro Bordarekin batera, Mirentxu Agerre eta Pantxix Bidart ariko dira.
JENDAURREKO ENTSEGUA. Tabuak salda egiteko emango dute Pako Aristik eta Mikel Markezek asteazkenean. Jendaurreko entsegua izango da, Iruñean estrenatzekoa baita.
Errezitaldi musikatuak. Leire Bilbao, Pako Aristi eta Itxaro Bordarekin. Non: Donostian, Koldo Mitxelenan. Noiz: Bihar, asteartean eta asteazkenean, 19:30ean.
Leire Bilbaoren errezitaldia izango da bihar Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu