Osasuna. Galdera
Lekaleak onak al dira argaltzeko?
Hemen maiz esan izan dugun bezala, ez dago argaltzen edo gizentzen duen janaririk. Argaltzerakoan ere, helburu nagusia ez genuke argaltzean jarri behar. Baizik eta elikatzen ikasi eta ondoren mantentzeko elikadura ohitura osasuntsuak eskuratu eta barneratzean. Horren haritik, lekaleak ezinbestekoak eta oso garrantzitsuak dira dieta orekatu eta askotariko batean (astean 2-3 aldiz beharrezkoak dira); beraz, argaltzeko dieta batean ere egon behar dute. Garrantzitsua izango da prestatzeko modua: barazkiak nahi adina erabili (porrua, azenarioa, patata zatiak, kalabaza, tipula, baratxuria…) eta animalia jatorriko produktuak ekidin edo oso kopuru txikitan hartu (txorizoa, odolkia…). Azkenik, denetarik jan, modu ordenatuan eta neurrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu