Lerra kirolzaleak direnentzako egitarau prestatu dute iganderako Glissegunan. Angeluko (Lapurdi) skate parkea surflari, skater eta patinatzailez beteko da Seaska ikastolen federazioak irailaren 18rako antolatu duen jaiegunean.
Lerra kirolak edonori irekita daudela erakustea, gaur egungo kirol modernoetan euskarak bere lekua daukala frogatzea eta Euskal Herriko kulturen aniztasuna goraipatzea helburu du Glissegunak.
Hiru ataletan banatu dituzte ekitaldiak. Alde batetik, ikastaroak egongo dira egun osoan. Surfean, skatean, bi gurpilezko taulan edo irristailuetan ibiltzen ikasi nahi duenak aukera bikaina izango du Angelun. Horiez gain, kostaldeko sorospen ikastaro bat ere egongo da, Miarritzeko sorospen taldeak antolatuta.
Bestetik, surf lehiaketa jokatuko da. Aurreko urteko lehiaketak izan zuen arrakasta ikusita, aurten bi egunetan egitea erabaki dute, eta igandean hasiko da. Bodyboard txapelketa ere egingo dute aurten, surfekoarekin batera.
Gainera, ikuskizunez ere gozatu ahal izango dute han bildutakoek. Hip hop dantza ikuskizunak, capoeira erakustaldiak, arabiar dantza eta skate kultura nahasten dituen ikuskizuna, eta, nola ez , kontzertuak. Euski taldearen musika zeltiarra, Trikititxo txaranga eta akrikar musika eskaintzen duten Tamala eta Zurbeltz taldeak ikusi ahalko dira
Gerizpean. Uda-pasa
Lerra kirolen eguna
Surfa, skatea eta patinajea oinarri dituen Glisseguna antolatu dute iganderako, Angeluko skate parkean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu