Lerro artean arakatzen

Gaur hasiko da Bilbon Literaturarekin Elkarrizketak ekimena Bidebarrieta udal liburutegian, 19:30ean

Maialen Unanue
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Udako geldiadiaren ondoren, gaur hasiko da Literaturarekin Elkarrizketak ekimena Bilboko Bidebarrieta udal liburutegian, 19:30ean. Oraingo honetan, Iñaki Uriarte eta Enrique Vila-Matas idazleak gonbidatu dituzte, eta eguneroko pertsonaiek literaturaren barruan duten funtzioaz hitz egingo dute.

Enrique Vila-Matas idazle eta kazetariak (Bartzelona, 1948) hainbat liburu argitaratu ditu. Kontakizungintza eta saiakera jorratu ditu, batez ere. Dagoeneko, hiru lan argitaratu ditu 2011n: azkenak Una vida absolutamente maravillosa du izenburu, eta orain arte egindako saiakeren antologia osatu du egileak.

Iñaki Uriarte literatur kritikari ohia da (New York, 1946), eta Bilbon bizi da egun. Argitaratu berri du bere azken lana, Diarios (2004-2007), iaz argitaratu zuen Diarios (1999-2003) liburuaren jarraipena.

2007an hasita, urtero antolatu dute Bidebarrietan Literaturarekin Elkarrizketak ekimena; helburua literaturako pertsonaien inguruan jardutea da, jendaurreko hizketaldien bidez. Lan horretarako, bi idazle gonbidatu ohi dituzte, baita moderatzaile lanetan aritzen den kazetari bat ere. Gaur Idoia Jauregi ariko da horretan.

LITERATURAREKIN ELKARRIZKETAK

Non. Bidebarrieta udal liburtegiko areto nagusian(Bilbo).

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Zein. Enrique Vila-Matas eta Iñaki Uriarte idazleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.