Dori, Arthur eta Otto txotxongiloek libre izan nahi dute, eta horren bila abiatuko dira Libertiara, txotxongiloak libre izan daitezkeen mundura. Liburu zahar batean, profezia bat dago idatzita; liburu hori apurtuta dago, eta era enigmatikoan hitz egiten die pertsonaiei, paradisura iristeko arrastoak emanez. Horrela, profezia hori gauzatzen saiatuko dira, eta bidean, mundu osotik etorritako txotxongilo ugariren laguntza izango dute. Gainditu beharreko abenturak eta erronkak ez dira makalak: Rabu libertateen ehiztariari eta Johnson jaunaren espirituari aurre egin beharko diete,Denboraren Andereak emandako ordubetea pasa baino lehen.
Bost-sei urtetik gorakoentzako abentura fantastikoa da Hortzmuga taldearen Libertia kale ikuskizuna. Metafora bat egin nahi izan dute antzezlan horrekin: umeak autonomoago eta independenteago egiten hasten diren garaiari buruz eta hori bizitzeko moduari buruz hausnartu dute. Besteenganako errespetua, laguntasuna, beldurrei aurre egitea, hautatzeko gaitasuna eta halako balioak kontuan hartu nahi izan dituzte Hortzmugakoek. Izan ere, libre izateko, fisikoki, emozionalki eta psikologikoki prest egon behar da; garena izateko denok egin behar dugun bidea baita Libertia.
'LIBERTIA', HORTZMUGA TALDEARENKALE IKUSKIZUNA
Noiz. Bihar, 17:00etan.
Non. Hondarribiko Arma plazan.
Libertatea lortzeko bidea
Hiru txotxongiloren abentura fantastikoa kontatzen du Hortzmugaren 'Libertia' ikuskizunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu