Mendia. Neguko espedizioak
Ligako lehenengoan 38 eskalatzaile elkartu dira
BOULDERRA. Gasteizko Fundacion Estadio kiroldegiko rokodromoan jokatu zen, larunbatean, Boulder Ligako lehenengo proba. Maila guztiak aintzat hartuta, 38 eskalatzaile elkartu ziren. Goizean sailkapen kanporaketak jokatu zituzten, eta arratsaldean, finalak. 18 urtez azpikoetan Ibai Isusik eta Kepa Bruñak berdindu egin zuten, mutilen artean, eta Lara Larrañagak irabazi zuen neskatan; Andoni Azpilikuetak etaIrene Alvarezek irabazi zuten herri izaerakoa; eta elitekoa, Jon Ferrerok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu