Luisa Sobral abeslaria Elorrion

Kontzertua emango du abeslari portugaldarrak gaur, 22:30ean, Elorrioko Tola jauregian

Erredakzioa
2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Billy Holliday, Ella Fitzgerald, Bjork eta Chet Bakerrekin alderatu izan dute Sobral. Portzelanazko ahotsak guztiak ere. Sobralek konposizio xumeak egiten ditu; ahotsa, gitarra, arkatza eta papera besterik ez du behar unibertso musikal bat osatzeko. Horrelaxe sortu zuen The cherry on my cake, lehen diskoa. Ingelesez eta portugesez idatziriko hamahiru abestik osatzen dute. Haren musika poparen eta jazzaren artean dago, eta abestietan poesia ere sartzendu: «Iruditzen zait jazzean garrantzi handiagoa dutela melodiek eta harmoniak eta hitzez ahazten direla». Frantziako zinema, Paris, New York eta Lisboa ditu, besteak beste, inspirazio iturri. «Irudiz beteriko musika» sortzen du, 50eko hamarkadako estiloari jarraituz.

Hamabi urterekin murgildu zen musikaren munduan, eta Berkleeko musika eskolan egin zituen ikasketak, Bostonen. Han egindako lau urteetan, Jazz abestirik onena abesteko aukeratu zuten, 2008ko Malibu Music Awardsen. Hollywood Music Awardsetan, berriz, jazz artistarik onena izendatu zuten. Bostonen ikasketak amaitu zituenean, New Yorkera joan zen, eta han gehiago garatu zuen bere nortasuna. Sobral ez da bakarrik aritzen agertokian: berarekin izango dira Joao Hasselberg (kontrabaxua), Carlos Miguel (bateria) eta Felipe Melo (pianoa).

LUISA SOBRAL

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Tola jauregian, Elorrion (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.