Lumaren lehiaketan izena emateko azken egunak

Hitz gurutzatuen txapelketa larunbatean jokatuko da, Irunen; biharkoa da izena emateko azken eguna

Hitz gurutzatuen txapelketako irudi bat. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Larunbatean jokatuko da Luma aldizkariak antolatutako hitz gurutzatuen bosgarren txapelketa, baina bihar itxiko dute lehiaketan izena emateko epea. Antolakuntzak jakinarazi duenez, atzo artean 40 lagunek eman zuten izena. Larunbatean euskararekin eta euskarazko hitzekin jolas egin nahi dutenak garaiz dira oraindik ere. Bi bide dituzte izena emateko: [email protected] helbidera idatzita, edo (0034) 943-63 08 83 telefono zenbakira deituta.

Definizioak asmatu, eta laukiz lauki, hizkiz hizki, taula bete arte hitzak osatzea izango dute egitekoa. Irunek (Gipuzkoa) hartuko du aurten ere lehiaketa; Meaka auzoko Ola sagardotegian jokatuko da, eta ez Bidasoko EKT elkartearen egoitzan, aurreko urteetan egin bezala. Kokalekua ez ezik, lehiaketaren atalak ere aldatu dituzte. Lau proba bete beharko dituzte lehiakideek finalera iristeko. Kanporaketak 10:00etan hasiko dituzte, eta finala 13:15erako aurreikusi dute.

Iazko irabazle Mayi Iza hondarribiarrak ez du parte hartuko aurtengo txapelketan, baina sari-emate ekitaldian izango da. Aurreko ekitaldietan txapela jantzitako Txipi Ormaetxeaeta Txiki Ollora, berriz, Irunen izango dira larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.