Maratila

Lurrean madarikatuak

Lucien Etxezaharreta.
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Ivan Ilitx Ramirez, Carlos, betirako kartzelara kondenatua izan da. Terrorismoaren ikur izan zen 70eko hamarkadan: Palestinaren alde, batzuetan Libia edo Siriako zerbitzuen laguntzarekin atentatuak burutu zituen, hilketak, gerra hotzaren zirrituak baliatuz han eta hemen. Film bat berriki egin da bere biziaz. Sudango Khartum hiriburuan, frantziar zerbitzuek bahitu zuten, justizia-ren izenean. Terrorismoa ekintzabide eratu zuen askatasunaren borroka baten eramateko. Barkamenik ez da mundu osoan horrelakoentzat, ikusi den bezala Alemanian Baader eta Ulrike Meinhofen garaian 70eko hamarkadan edo Errusian txetxeniarren aurka. Nola uler daiteke terrorismoaren eramaileen fedea? Izan dugu ere hemen horrelakorik ETAren ekintzekin, batzuentzat gudariak, besteentzat terroristak...

Franz Fanon baten idatziek eta biziak argitasunak ematen dituzte. Duela 50 urte, 36 urtetan zendu zena, psikiatra eta militante antikolonialista izan zen, Aljeriako FLNko kide. Idazle ere: Lurreko madarikatuak obra ezagunena da, azken egunetan, minbizia zuelarik idatzia, kolonizazioaren aurka eraman borroken analisia zorrotza. «Askapen nazionala, pizkunde nazionala, nazioa populuari itzultzea, edozein atal edo formulak, berriak izan arren, deskolonizazioa beti fenomeno bortitza da». Césaire batek kolonizazioa duintasunaren galbide nagusi zela erakutsi zuen, Fanonek askapena jazarketa beharrezkoak ematen duela agertzen du. Bakea nahi omen duten horiek deskolonizazioari behatu behar lukete ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.