Ezarian. Zientzia
Lurrera erortzear den beste satelite bat
ROSAT du izena, alemaniarra da, eta urriaren 21etik 24ra artean iritsiko da Lurrera. 2,4 tonako satelite bat da, eta ESAk ez daki oraindik non eroriko den. Joan den irailaren 24an NASAren UARS satelitea itsasora iritsi zen, Ozeano Barean; hark ez zuen inor zauritu. Orain, berriz, arrisku handiagoa dago: satelitearen osagairen bat pertsona baten gainean erortzeko aukera bat dago 2.000 artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu