«Zarzuela dibertigarri bat» aurkeztuko dute gaur Bilboko BBK aretoan. Arriaga antzokiak eta BBK-k elkarlanean egindako lanaren emaitza da El dúo de la africana, eta 1893an idatzitako zarzuela batean dago oinarrituta. Gaurtik larunbata bitarte, 20:00etan ikusi ahal izango da, Kale Nagusiko BBK aretoan; igandean, berriz, 19:00etan izango da emanaldia.
Opera konpainia apal bateko kideen arteko amodio istorioak kontatzen ditu obrak. Tenorrak sopranoa maite du; sopranoa, berriz, enpresariarekin ezkonduta dago. Baxu jotzailea enpresariaren alabarekin dago maiteminduta, baina alabak tenorra du gustuko. Hamar artista igoko dira taula gainera operako kideen arteko harremanak antzeztera. Horien artean, hainbat artista euskaldun ikusi ahalko dira: Ainhoa Zuazua, Lander Iglesias, Gurutze Beitia, Loli Astoreka eta Mitxel Santamarina dira aktoreetako batzuk.
Manuel Fernandez Caballero musikagileak idatzitakoa da El dúo de la africana. Bilbon egingo duten emanaldia Hurbiltasun Antzokia programarako moldatu dute, eta Emilio Sagi ariko da zuzendari lanetan. Musika zuzendaritza, berriz, Ruben Fernandezen esku dago. Rossini abesbatzak ere parte hartuko du ikuskizunean.
'EL DúO DE LA AFRICANA'
Noiz. Gaurtik larunbata bitarte, 20:00etan. Igandean, 19:00etan.
Non. Bilbon, BBK aretoan.
Maitatuak eta desengainatuak
'El dúo de la africana' ekoizpen lirikoak opera konpainia bateko amodio istorioak ekarriko ditu Bilbora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu