Begiz hartutako festa. Iñigo Uriz

Malko samina zorion itsasoan

IÑIGO URIZ.
Inigo Astiz
2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Sanferminetako argazkiak generoka sailka daitezkeela dio Iñigo Uriz argazkilariak: lurrean botatako jendea, entzierroak, parranda... «Argazki asko egiten dira, baina oso gutxik ageri dituzte sentimenduak». Horregatik hautatu du 2008ko txupinazoko argazkia. «Inguruko pozaren eta umearen negarraren arteko kontrastea ederra da, baita flashari eta giroko hezetasunari esker sortutako argia ere. Pena sentitu nuen. Teleobjektibo bat neraman, eta umearen aurpegitik 30 bat zentimetrora jarri behar izan nuen kamera. Erreparoa eman zidan, baina...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.