Boterera heltzen denean, erkidego autonomoen hedabideak gutxituko dituela agindu du azken hilabeteotan Espainiako Alderdi Popularrak. Norabide horretako lehen neurria atzo hartu zuten, Balearretan. RTVM Mallorcako Irrati eta Telebista ixtea onartu zuen atzo uharteko kontseiluak, PPren botoekin. Ekonomiaren egoerak behartuta jokatu dutela esan dute PPkoek, baina hedabideok ixteko eta 115 langile kalean uzteko beharrik ez dagoela erantzun dio oposizioak.
Nabarmendu behar da PPk berak sortu zuela RTVM, 2003-2007 legegintzaldian, Unio Mallorquina alderdiarekin gobernatzen zuenean. RTVMk Balear uharteetako telebistari —IB3— lehia egiten diola eta 21 milioi euroko zorra duela argudiatu du PPk.
Bideragarria
Oposizioak adierazi duenez, RTVM bideragarria da, 9,5 milioi euro baino ez baititu hartzen 400 milioi baino gehiagoko aurrekontu batetik, eta ixteak, 115 langileri zuzenean eragiteaz gain, 40 enpresari egingo die kalte.
«Badirudi hauteskunde agindu baten preso dela PP», esan du Jaume Garau PSOEko eledunak uharteko kontseiluan.
Komunikazioa
Mallorcako Irrati Telebista ixteko lehen urratsa egin du Alderdi Popularrak
Erkidegoetako hedabideak gutxitzeko PPk aginduriko lehen neurriak 115 langile utziko ditu kalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu