Ezarian. Zientzia
Mamutak ez ziren galdu endogamiarengatik
Ezagutzen den mamut iletsuen azken taldea ez zen galdu «derrigorrean» aniztasun genetiko faltagatik edo endogamiarengatik. Molecular Ecology aldizkarian kaleratutako ikerketa baten arabera, gizakiak edota aldagai klimatikoa izan ziren mamutak galtzeko kausa. Wrangel uharteko (Errusia) mamuten DNA baliatu dute ikerketa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu