Manuel Iradierren itzala Gasteizen

2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Bizitzako azken urteak jaioterritik kanpo eman zituen arren, Gasteizi estu lotuta dago Manuel Iradierren izena eta izana. Segovian (Espainia) hil zen, 1911. urtean, eta heriotzaren ondotik iritsi zitzaizkion ospea eta aitortza. Abenturazalearen gorazarrez, haren izena jarri zioten Gasteizko kale bati, eta urteen joan-etorriarekin handitu egin zen Iradierren itzala hirian. Mendi elkarte batek eta abesbatza batek Manuel Iradier izena hartu zuten, eta 1989an Elkarte Afrikanista gobernuz kanpoko erakundea sortu zuten, Iradierrek bisitatu zituen Afrikako herriak laguntzeko asmoz. Hiriko zezen plazak Manuel Iradier izena hartuko duela jakinarazi du berriki Udalak. Manuel Iradierren itzala handitzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.