Gero eta gutxiago falta da Marijaia Arriaga antzokiko balkoira atera, eta Bilbon festa lehertzeko. Gaur goizean konpartsetako kideak jo eta su ari ziren txosnen muntaketak amaitzeko. Epe muga jarrita baitaukate lan horiek amaitzeko: bihar 19:00etarako. Orduan lehertuko da jaiei hasiera ematen dien txupinazoa, eta orduan abiatuko da Marijaia txosna bakoitza zabaltzen. Bide hori behin amaituta, bederatzi eguneko jaia lehertuko da Bizkaiko hiriburuan. Egun horietarako guztietarako 529 ekitaldi antolatu dituzte konpartsek, horietatik 153 haur eta gazteentzat.
Bilboko Aste Nagusia
Marijaia Bilbora iristear da
Gaur oraindik txosnen muntaketetan lanean ari dira konpartsakideak. Bihar txupinazoa lehertzen denerako prest egongo dira denak (Bideoa: Andoni Mikelarena/ Berria TB) [youtube]https://youtu.be/2HfiAeZm2RI[/youtube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu