Irudia. Bilbo

MARIJAIAZ JANZTEKO GONBITA

2012ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Bilboko Aste Nagusia hasteko bi aste inguru falta dira, eta prestakuntzekin buru-belarri ari dira. Hiriko jaiak behar bezala ospatzeko, Marijaien produktuak jarriko dituzte salgai. Betaurrekoak, eskumuturrekoak eta Marijaia panpina dira berrikuntza nagusiak. Horrez gain, zapiak, elastikoak, alpargatak, euritakoak eta aterkiak ere erosi ahalko dituzte festazaleek. Aurreko urteetan zapia saldu zen gehien. Aurten 30.000 ale saltzea espero dute. Produktu horiek guztiek Bilboko baldosaren irudia daramate, eta festak hasi baino egun batzuk lehenago jarriko dituzte salgai. Bilboko dendetan eta turismo bulegoetan erosi ahalko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.