Marrazoen aldeko sinadura bilketa Aquariumean

Dokumental emanaldi, tailer eta lehiaketak antolatu dituzte marrazoei buruzko ezagutza zabaltzeko

Marrazoekin urperatu ahal izango da bideo lehiaketako irabazlea. ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Marrazoak izango dituzte aztergai aste honetan Donostiako Aquaiurmean. Aurten ere marrazoen astea antolatu baitu Donostiako Aquariumak. Animalia horiei buruzko ezagutza zabaltzeko xedea du ekimenak. Zoo eta Akuario Iberiar Elkartearekin eta Shark Alliance Fundaziorekin elkarlanean antolatu dute. Atzo eman zioten hasiera ekimenari.

Aste osoan hainbat tailer, ekitaldi eta dokumentalen emanaldiak antolatu dituzte. Emanaldi horiekin marrazoaren arrantzak bioaniztasunari ekar dakioken kalteaz ohartarazi nahi dute.

Horrez gain, marrazoaren aldeko sinadura bilketa egingo dute urriaren 30era arte. Edurne Pasaban mendizaleak hasi zuen marrazoen babeserako sinadura bilketa, eta Aquariumak jendea sinatzera joateko deia egin du.

Dokumentalen zikloa ostiralean hasiko da. Marrazoak ardatz dituen bi dokumental emango dituzte, 18:00etan, eta larunbat eguerdian jarraituko du zikloak.

Halaber, larunbatean, 10:00etan, marrazo hegal itxurako krisketak eskuz egiteko lantegia antolatu dute haurrentzat.

Bestalde, marrazoen astearen harira, bideo lehiaketa bat antolatu dute. Marrazoekin lotutako bideo bat bidali beharko dute parte hartzaileek. Irabazleak Aquariumeko marrazoekinurperatzeko aukera eskuratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.