Gerizpean
Martxan da Bideo Jokoen Nazioareko II. Jaialdia
BILBO. Alondegiak antolaturik, abian da hóPlay Bideo Jokoen Nazioarteko II. Jaialdia. Beste berritasun batzuen artean, Kinect teknologia darabilten azken bideo jokoak aurkeztuko dituzte. Egitarauaren barnean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta jolas gune bat. Euskal Herrikoez gain, Kataluniatik, Asturiastik,Kolonbiatik, Indiatik eta Suediatik ekarritako jokoak izango dira, beste batzuen artean. Hilaren 18ra arte egongo da zabalik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu