Jaialdia
Maskaraden azken geltokia, Barkoxen
COVID-19ak sorturiko pandemia egoerak errotik aldatu du aurtengo maskaraden egutegia. Udaberrian egin ordez, uztailean abiatu zituzten Barkoxen (Zuberoa), eta, bost hilabete geroago, leku berean bukatuko dira, gaur. Tartean, Eskiulan, Zalgizen, Gamere-Zihigan, Muskildin, UrdiƱarben, Hokin, Ligin eta LarraƱen egin dituzte ospakizunok. Barkoxekoa, 14:00etatik hasita, azken txanpa izango da. Lehenengo, barrikadak kantatuko dituzte, eta, ondoren, ofizioa edo plaza jokoa hasiko da. Antolatzaileen arabera, bertaratzen direnek COVID ziurtagiria edo azken 24 orduetako PCR proba negatiboa erakutsi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu