Produktua

Mazapanak

ERRIA.
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Elikaduraren ikuspegitik begiratuta, kaloria kopuruan bainoago (asko dauzkate: 450-550 kaloria 100 gramoko), gantzen kalitatean nabarmendu behar dira. Mazapanak almendretatik lortzen du nagusiki gantza, eta, ondorioz, gantz azido saturatugabeak hartzeko modu paregabea da; kolesterolik ez dauka, gainera. Ezaugarri horiek oso onak dira bihotz hodientzat.

Mazapanak azukre asko izaten du, eta gantza ere berdin, eta, ondorioz, kaloriaz beteta dago. Edozeinen dieta desorekatzeko moduko gozoa da, eta denoi komeni zaigu ongi begiratzea, eta zer esanik ez gizentasun arazoak, diabetesa eta dislipidemiak dauzkatenei.

Mazapanak ez du irinik izaten, eta, beraz, zeliakoek edo glutena jan ezin dutenek jan dezakete. Berezko mazapana almendrak eta azukrea soilik nahastuz egiten da, baina bada beste mazapan mota bat ere, fekuladuna esaten diotena, eta horiei fekula edo irina eransten diete. Ondorioz, horiek ez dira egokiak glutena jan ezin dutenentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.