Mediterraneoko jazza Bilbon

Carles Benavent baxu jotzaile beteranoaren laukotea entzun ahal izango da Rockstar aretoan

Carles Benavent baxu jotzailea —betaurrekoekin— bere laukoteko musikariekin. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Miles Davies, Quincy Jones eta Chick Corea, besteak beste, aritu dira Carles Benaventen baxuak ezarritako erritmo oinarriaren gainean jotzen. Bere taldearekin arituko da Benavent gaur Bilbon, propio idatzitako piezak jotzen.

Carles Benavent Quartet taldea eta diskoa aurkeztuko du musikari Katalanak. Mediterraneoko doinuak, flamenkoa eta Benaventen baxuaren birtuositatea nahasten ditu taldeak.

Jordi Bonell gitarra jotzailearekin, Ravid Goldschmidt hang jotzailearekin eta Roger Blavia perkusionistarekin aritzen da Benavent egitasmo berrian. Hang tresnak kolore berezia ematen dio laukotearen musikari. Altzairuzko lapiko baten antzeko tresna da, 2000. urtean Suitzako laborategi batzuetan asmaturikoa. Urtean 400 baino ez dituzte egiten, eta oso zailak dira lortzen.

Bartzelonako Poble Sec auzoan jaio zen Benavent, 1954. urtean. 13 urterekin Crack taldea sortu zuen, blues, rock eta jazza lantzeko. 1980ko hamarkadatik aurrera, Chick Corearekin egin zuen lan: bi disko eta bira bana munduan zehar. Besterentzat jotzeaz gain, hainbat egitasmo eratu ditu bere musika plazaratzeko. 1994. urtean Musikaririk Hoberenari Saria eman zion Kataluniako Generalitateak.

CARLES BENAVENT QUARTET

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Rockstar aretoan,Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.