Mende laurdenak merezi du

Ordizian jaialdi erraldoia antolatuko du gaur gazte batzarrak, gaztetxearen urteurrena ospatzeko

Besteak beste, Kataluniako Obrint Pas taldea arituko da Ordiziako gaztetxearen jaian, gaur. 803 / BERRIA.
2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Medikuaren etxea hustu zenean, 25 urte antzina, garbi ikusi zuten Ordiziako gazteek: okupazioari ekiteko ordua zen, gune ireki eta autogestionatuak sortzeko garaia. 80ko hamarkadan euskal gizarteak zuen egoera ez zen samurra, baina Alemaniatik iritsitako ideiek freskotasuna ekarri zuten. Egun ere hurbileko dira, tamalez, orduko egoerak: bazterketa soziala, langabezia, drogen menpekotasuna, kulturaren pribatizazioa, eta abar.Hala, Ordiziako gazte batzarrak ez du hasitako bidea uzteko asmorik, eta instituzioek sustatutako ekimenak baztertuz, proiektu herrikoi, bizi eta irekiak aldarrikatu nahi ditu. Jaialdi hau urte osoko ospakizunen tontorra izango da, baita urteurrenik ospatzerik izango ez duten gaztetxeei elkartasuna adierazteko unea ere.

Hainbat ekitaldi izango dira egunean. Gaztetxearen aurrean dantzatuko duten aurreskuarekin hasiko da jaia. Jarraian, poteoa izango da, joaldun, trikitilari eta erraldoien erritmoan. Ondoren, bazkaria izango da pilotalekuan.

Bazkariaren ostean bi aukera: 18:00etan, haurrentzat, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldiaplaza nagusian; gauean, 21:00etan, Laket, Revolutionary Brothers, Bizardunak, Obrint Pas eta Egurra Ta Kitto taldeen kontzertua.

ORDIZIAKO GAZTETXEA, 25. URTEURREN JAIA

Noiz. Gaur, eguerditik aurrera.

Non. Pilotalekuan, plaza nagusian eta gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.